lunes, 31 de enero de 2011

INAUTERIAK

Zubietako joaldunak eta mozorroak Iturenen izan dira. Udaberria laster dugu hemen

Nafarroako zenbait herritan badira egun batzuk inauteriak ospatzen hasi zirela joaldunen topaketa ezaguna iritsi da: Zubietako joaldunak Iturenera joan dira goizean bisitan. Bihar, Iturengoek itzuliko diete bisita. Beste inauteri ezagunen berri gura badozu: hemen

Gurean ere ospakizunak hasita dagoz, ala ez dozue oindiño tostadarik jan?Ganera aste honetan ospakizun gehiago:

  • Kandelario("Kandelario lario atxari ure dario erroteari urune hori da guk beogune"(behar dogune)

  • S.Blas(idunekoak jarri eta erre: "danik ez da sinistu behar baina, ez danik ez da esan behar" irakurri lei Arteako S.Migel ermitan),

  • SantaAgeda bezperea(santa eskean joan eta kantetako egune)

  • Zezeileko azkeneko domekan da aurten Kanporamartxo

No hay comentarios:

Publicar un comentario