Begira aste honetakoa
Jakingo zenuke esaten, inolako kalkulurik egin gabe: Zenbat den 15873 x 7 ? Zergatik?
lunes, 31 de enero de 2011
INAUTERIAK
Nafarroako zenbait herritan badira egun batzuk inauteriak ospatzen hasi zirela joaldunen topaketa ezaguna iritsi da: Zubietako joaldunak Iturenera joan dira goizean bisitan. Bihar, Iturengoek itzuliko diete bisita. Beste inauteri ezagunen berri gura badozu: hemen
Gurean ere ospakizunak hasita dagoz, ala ez dozue oindiño tostadarik jan?Ganera aste honetan ospakizun gehiago:
Kandelario("Kandelario lario atxari ure dario erroteari urune hori da guk beogune"(behar dogune)
S.Blas(idunekoak jarri eta erre: "danik ez da sinistu behar baina, ez danik ez da esan behar" irakurri lei Arteako S.Migel ermitan),
SantaAgeda bezperea(santa eskean joan eta kantetako egune)
- Zezeileko azkeneko domekan da aurten Kanporamartxo
martes, 25 de enero de 2011
BERTSO SAIOA ZEANURIN
Joan dan domekan bertso saio polite euki gendun bertako frontoian.Gauza bera diñoe Bertsoa.com-en bere.
OLINPIADA MATEMATIKOA 2.buruketa
jueves, 20 de enero de 2011
OLINPIADA MATEMATIKOA
Aurten ere, beste urte batez, OLINPIADA MATEMATIKOA martxan dago.Helbide honetan aurkituko dituzu zehetasunak baita, prestatzeko hainbat ariketa.Animo eta lanera !
Ea hau asmatzen duzun(bidali zure aukera wikian jarrita)
Itxuraz 9 bola antzekoak dira, baina batak besteek baino pisu gehiago du. Bakarrik bi besotako balantza badugu, zein da pisatu behar dugu aldi kopuru txikiena bola astunena identifikatzeko?
Eta 27 bola izango bagenitu? ¿ eta 81?.Asma dezakezu ondorio orokor bat?
Ea hau asmatzen duzun(bidali zure aukera wikian jarrita)
Itxuraz 9 bola antzekoak dira, baina batak besteek baino pisu gehiago du. Bakarrik bi besotako balantza badugu, zein da pisatu behar dugu aldi kopuru txikiena bola astunena identifikatzeko?
Eta 27 bola izango bagenitu? ¿ eta 81?.Asma dezakezu ondorio orokor bat?
lunes, 3 de enero de 2011
MENDEURRENA : 2.OSPAKIZUNA
Itzela izan zan Pedro Guallarrek eskeini euskun kontzertua!eta, zer esan oparitu euskun azkenari buruz?Hemen entzuteko aukera bat, pena da ez izatea ez gure organoa ez eta Pedro bera ere joten entzuten dana, askoz ederragoa izan zanaren irudipena baitaukat nik.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)