viernes, 17 de febrero de 2012

OLINPIADA MATEMATIKOA

Berriro ere martxan dago olinpiada.Prestakuntza beharrezkoa izango dugunez hasteko hona aurtengo lehenengo buruketa

Zenbat zenbakik betetzen dituzte honako baldintza hauek?
        • Lau zifratako zenbaki bat           da
        • 7.800 baino handiagoa da
        • 9.000 baino txikiagoa da

        • Zenbaki bakoitia da
        • Zenbakiaren zifretako                bat 6 da

lunes, 23 de enero de 2012

GOSARIA

Gosaria eguneko jatordurik garrantzitsuena dela dioskue elikadura adituek.Zelan egiten dogun  aztertuko dogu gero ondorioak atera eta, patxadaz egiten ikasten dogun :OSASUNA MUNDUKO ONDASUNA

jueves, 3 de marzo de 2011

OLINPIADA MATEMATIKOA:8.buruketa

Bi kutxatan suge pozoitsu bana aurkitzen da, kutxa bat hutsik dago eta, bestean bilatzen ari den planoa aurkitzen da.

Kutxa bakoitzak kartel bana du.Hauxe diote:
An : ez dago hutsik; Bn: C kutxan jartzen duena gezurra da.; Cn : Hemen ez dago sugerik; Dn: Hemen ez dago planoa eta ez dago hutsik


Zein kutxatan  dago planoa?

OLINPIADA MATEMATIKOA:7.buruketa

2x3 neurriko taula baten koadrikula bakoitzean eta bere erdian ere fitxak ipini ditugu.Guztira 18, irudian ikusten den eran.

Zenbat fitxa beharko genituzke 5 x 5 eko taularako?
Eta zenbat 5 x 10-ekorako?
Izango ote zara gai n x m taula orokor batentzat formula aurkitzeko?

viernes, 18 de febrero de 2011

OLINPIADA MATEMATIKOA:6.buruketa



ZOTZAK,BOLAK eta KUBOAK

a) Ba zara gai kubo kopurua eta erabilitako zotz kopuruaren artean dagoen erlazioa aurkitzeko?
b) Eta kubo kopurua eta bola kopuruaren artean?

miércoles, 9 de febrero de 2011

OLINPIADA MATEMATIKOA:5.buruketa

8 pospolu kenduz 6 karratu baino ez dira geldituko.Zeintzuk kendu behar dira?Azalpena ematerakoan erabili ilaren zenbakia(5 dira guztiz), zutabe kopurua(5 guztiz) eta, pospoloen norabidea(horizontala eta bertikala)

OLINPIADA MATEMATIKOA:4.buruketa

Hiru lagun jatetxe betera joan dira afaltzera.Bakoitzak janari ezberdina aukeratu du: solomoa,legatza eta langostinoak erreta.Janari desberdinen salneurria ere desberdina da(garestiena, erdikoa, merkeena).
Martinek solomoa eskatu du baina, janari hau ez da garestiena.Beñatek ez du legatza jan eta, janari merkeena jan du. .Gauza bat,hirugarren laguna Josu da.
Jakingo zenuke lagun bakoitzak zer jan duen eta zein den bakoitzaren salneurria?