sábado, 7 de abril de 2012

MATEMATIKA eta ARTEA

Gelako artistok ea animatu eta honelakoren bat eskaintzen diguzuen.Lanean laguntzeko taldetxoa antola dezakezue.
Proposamena ikusteko klikatu hemen: 
Bideoa

viernes, 9 de marzo de 2012

OLINPIADA MATEMATIKOA : 6. BURUKETA

Pasabide luze baten baldosa - ilara bat ikusi dugu. Baldosa bakoitzak azpiko ereduari jarraituz atal gorrizka bat dauka


Baldosa bakoitzaren aldea 10cm-koa da.eta 237 baldosa daude guztira:
  • Nolakoa izango da azken baldosa?
  • Zenbat neurtuko du koloredun zatiak ( korridoreko zatiak) ?

ARTEA ETA MATEMATIKA

Laburra da eta gustura ikusiko duzue. Agertzen diren irudi asko ere ezagunak ez da?

INSPIRATIONS from Cristóbal Vila on Vimeo.

lunes, 5 de marzo de 2012

EGUN ON PRINTZESA!

EGUNON PRINTZESA! from Ibai Pujana on Vimeo.

LAU LAGUNAK

   Ane, Miren, Unai eta Danel lau lagun dira. Bakoitzak DBH-ko ikasmaila
desberdin baten ikasten du (1.tik  4.era) eta bakoitzari ikasgai desberdin bat gustatzen
zaio: Matematika, Gizarte, NNZZ edo Hizkuntza.

        Ane DBH-ko 1. mailan dago.
        4. mailan dagoenari NN.ZZ. gustatzen zaizkio
        Unai 2.mailan dago.
        Mireni Gizarte gustatzen zaio.
        Anek ez zaizkio Matematikak gustatzen.
Zein mailatan dago bakoitza eta zer gustatzen zaio bakoitzari?

jueves, 1 de marzo de 2012

OLINPIADA MATEMATIKOA: 4.BURUKETA

Ikerrek 2cm-ko erradiodun gailetari haginkada bat kendu dio.Kosk egin ondoren honela gelditu zaio.Zein da jateko gelditu zaion azalera?

martes, 28 de febrero de 2012

OLINPIADARAKO PRESTATZEN JARRAI DEZAGUN:Hirugarren buruketa


Bilatu hutsuneetan jarri beharreko zenbakiak karratu hau karratu magikoa izan dadin

viernes, 24 de febrero de 2012

OLINPIADA MATEMATIKOA :Bigarren buruketa

Hiru hiriak egun berean bisitatu nahi izango bagenitu zenbat ibilbide desberdin egin ahal izango genituzke?

viernes, 17 de febrero de 2012

OLINPIADA MATEMATIKOA

Berriro ere martxan dago olinpiada.Prestakuntza beharrezkoa izango dugunez hasteko hona aurtengo lehenengo buruketa

Zenbat zenbakik betetzen dituzte honako baldintza hauek?
        • Lau zifratako zenbaki bat           da
        • 7.800 baino handiagoa da
        • 9.000 baino txikiagoa da

        • Zenbaki bakoitia da
        • Zenbakiaren zifretako                bat 6 da