jueves, 23 de diciembre de 2010

ZEANURIKO ANDRA MARI ELIZAKO ORGANOA

Zeanuriko Andra Mari parrokiako organuak 100 urte bete zituen Abuztuaren 15ean.Hori dela eta,Gabonetako kontzertu bat antolatu da datorren iganderako, abenduak 26. Kontzertua Pedro Guallarek emango du, 12:15etan, Meza Nagusiaren ostean.

Andra Mari elezako organua Lope Alberdik Bartzelonan egin zuen 1910ean, zeaniztarren artean bildutako diruaz ordaindu zen eta, sasoi hartako 15.000 pezeta ordaindu zen. Inaugurazioa urte bereko Andra Mari egunean egin zuten. Organu erromantikoa da, transmisio mekanikoaren bidez dabil eta, 56 notadun bi teklatu eta 27 notadun pedalekoa dauzka.
Egitaraua

* Cesar FRANCKen (1822-1890) Grand choeur,Alexander GUILMANTen (1837-1911) Prière eta Offertoire.

* Jesus GURIDIren (1886-1961) Gabon kanta, Puer natus est,Pastorela.

* Luis URTEAGAren (1882-1960) Jaunartzea.

* Martín RODRÍGUEZen (1871-1961) Martxa handitsua.

++GABONETAKO JAIALDIA

Gaur opor aurreko jaialdia egin dugu institutuan : ZORIONAK antolaketa lanetan ibili zareten guztioi, LAN ITZELA egin duzue.Guk oso ondo pasatu dugu, argazkietan benetakoaren %txiki bat baino ezin ikusi.

URTE BARRI ON GUZTIOI

domingo, 12 de diciembre de 2010