Andra Mari elezako organua Lope Alberdik Bartzelonan egin zuen 1910ean, zeaniztarren artean bildutako diruaz ordaindu zen eta, sasoi hartako 15.000 pezeta ordaindu zen. Inaugurazioa urte bereko Andra Mari egunean egin zuten. Organu erromantikoa da, transmisio mekanikoaren bidez dabil eta, 56 notadun bi teklatu eta 27 notadun pedalekoa dauzka.
Egitaraua
* Cesar FRANCKen (1822-1890) Grand choeur,Alexander GUILMANTen (1837-1911) Prière eta Offertoire.
* Jesus GURIDIren (1886-1961) Gabon kanta, Puer natus est,Pastorela.
* Luis URTEAGAren (1882-1960) Jaunartzea.
* Martín RODRÍGUEZen (1871-1961) Martxa handitsua.